Optica Goen, salud visual

Ikus osasuna

Goen optikawww.goenoptika.com

Anatomia

Begia humore beirakara izeneko substantzia likatsua eta gardenaz betetako globo antzeko bat dela bezala ulertu dezakegu. Likido horren osaketa %99-a ura da.

Begiak 3 geruz ditu:

  • Kanpoko geruza: Esklerokorneala. Begia babesten duen eta forma eta harrpadura ematen dizkion geruza. Atzealdeko eremu opakoa eta aurrealdekoa (kornea) ditu. Kornea gardena da, argia igarotzen uzten du eta geruza mehe batek, konjuntibak, babesten du.
  • Erdiko geruza: koroides, iris eta gorputz ziliarraz osatutako geruza. Baskularra da.
  • Barneko geruza: Erretinaz osatuta dago. Sentsoriala da. Egitura konplexua da eta bi motatako ikusmen-hartzaileak daude: konoak eta bastoiak. Zelula horiek argiarekiko sentikorrak diren pigmentuak dituzte eta neuronetara iristen dira; argi-estimuluak nerbio-bulkada bihurtzen dituzte, eta nerbio-bulkada horiek bide optikoa egiten hasten dira
  • Kristalinoa irisaren atzealdean dagoen lente gardena da. Argiaren intentsiatearen arabera, pupilaren laguntzaz erregulatzen da.

Kristalinoaren makurdura muskulu ziliarrek erregulatzen dute,. Honen bitartez, giza-begietako enfokea lortzen da.

Foto: www.ioamigo.com

Begiaren aurreko aldea bi departamentutan zatiturik dago: Aurreko ganbera, kornea eta irisaren artekoa eta atzeko ganbera, iris eta kristalinoaren artekoa. Bi ganbera hauek humore urtsua izeneko likidoz beterik daude. Likido honen presio mailari begi barneko presioa esaten zaio. Begien funtzionamendu egokia izateko presioaren maila egokia mantentzea ezinbestekoa da.

Begi barruan sartzen diren argi izpiak erretinan fokuratuak izateko, errefraktatu behar dira.